XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERREZIL'DARRAI

Zuentzat eta, zuen bitarrtez, euskaldun guzientzat euskeratu ta egin da idaztitxo au Loyola'tarr Iñazio Deuna jaio zan etxean.

Badakizute euskaldunen Aita eta Zaindari onen seme jesuitak, batez ere loyolakoak, gere biotzetan erabilli bearr ditugula beti gure Aitaren errkideak.

errkideakin batera beren eta gure Aita Deunaren eta Xabierr'tarr Prantzisko Deunaren izkera garbi zoragarria.

Bai ete da iñun, betiko sugarretara ain gutxi ta betiko atzegiñetan ain lagun asko, bataz beste, eraman dituan izkuntzarik?.

Loyola'tarr Iñazio, Xabierr'tarr Prantzisko, Japongo Martiri Aszensioko Martin Deunen, eta Berriotxoa'tarr Balentin Txina'ko martiri Zoriondunaren izkera samurr eta gozoa erabili zun umetan eta gaztetan beste mixiolari sutsu eta ziñopa (martiri) guztiz arrigarri batek ere: Guzman'darr Domingo Deunarnen seme zintzo Errkizia'tarr Domingo Aba agurrgarri Errezil'darrak.

Eta euskeldunak etzeukaten beren erkide argi ta agurrgarri onen berririk euskeraz.

Begira zerrgatik atera degun bizitz laburr au.